Gontzal Mendibil "Biok"

Portugalete 2020(e)ko Urtarrilak 11
  • Gontzal Mendibil "Biok"

  • Gonbidapenak banatzeko eguna: Urtarrilak 7
  • Bina gonbidapen banatuko dira agortu arte, astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara eta ostiraletan, 8:30etik 14:30era Santa Klara kulturtegian
  • Guztientzat

Zu entzule eta Gontzalen arteko gogoetak eta ametsak, ardurak, nahiak eta sentipenak. Horiek guztiak bat dira lan berri honetan, gure bihotz barrenetan zuzenean abiatzen diren kantak dituzu entzungai.

Proposamen berri honekin entzuleen arteko konexio baliagarri baten billa ari naiz. Abesti zorrotzak, sentiberak, esanguratsuak, barruraino sartuko zaizkizunak eskaintzera natorkizu. Poema sarkor eta entzutetsuak sortu eta musikatu ditut, neureak eta idazle gorenenak ere bai, hala nola, Ainara Maya, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Jose Luis Padrón, Pako Aristi eta Maialen Lujanbio izan ditut partaide.

BIOK horixe dugu: Zu Zeu entzule eta Nerau. Gu bion arteko elkarkidetzan. Bion arteko gogoetan, Zu olerkaria-olerkia eta Neu, Gorbeia... eta Neu, hor zauden Zu eta Nerau, kanten bidez bihotzaren eraginean, bizitzaren ikasbidean, Amaren Sua berpizteko ahaleginetan.

 

portugalete.org

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaColegio Nuestra Señora del Carmen
    Portugalete
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana