"Jose Arrue barrutik"

Gernika-Lumo 2019(e)ko azaroaren 15(e)tik 2020(e)ko ekainaren 28(e)ra
  • "Jose Arrue barrutik"

Euskal Herria Museoan aurkeztutako erakusketa José Arrue (1885-1977) hurbilenaren ikuspegi sakona da, obra askotan argitaratu gabea; lan horietan maisutasun bikainez islatzen du euskal imajinarioa, betiere pertsonaia arketipiko, paisaia eta ohituren bidez. Izaera polifazetiko nabarmenarekin, José Arruek era guztietako teknika eta euskarrietan esperimentatu zuen; hala, margolanak, marrazkiak, ilustrazioak, horma-irudiak, kartelak, zeramika … egin zituen, mota askotako lanak Aurrera eramanez. Bere obran, herri bizitzaren ordena guztiak islatu zituen: baserria, azokak, erritu eta sinesmenak; dena dela, horien guztien artean “erromeria” azaltzen zaigu protagonista nagusi gisa.

Erakusketa honetarako familiaren funtsa erabili da, bere oinordekoek kontu eta arreta handiz zaindutakoa; haien eskuzabaltasunari esker, José Arrueren hedadura eta proiekzio artistikoa baieztatzeko aukera izango dugu. 

Eskuorria hemen.

BISITA GIDATUAK:

Abenduan hasi eta erakusketa bukatu arte (2020ko ekainaren 28) bisita gidatuak eskainiko dira erakusketara. 

Ezinbestekoa da izena ematea: 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana