"Hansel eta Gretel"

Hondarribia 2019(e)ko Abenduak 27
  • "Hansel eta Gretel"

Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. 

Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago.

Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko....

sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana