"Go!azen 6.0"

Azkoitia 2019(e)ko Abenduak 13
  • "Go!azen 6.0"

  • Sarrerak azaroaren 27an egongo dira salgai Baztartxo Antzokiko leihatilan 17:30etik 19:30era bitartean.

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina, aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egiteko, eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa horien guztien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan.

Enekorentzat ere gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neska-lagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasatzea besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia beste bat da, ordea; Enekok entrenatzen buru-belarri jarrai dezan, smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira.

Bitartean, Junek eta Maddik sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun-harremana mantentzeko borrokatuko dute. Sakonean, uste dutena baino antzekoagoak direla konturatuko diren arte.

Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira, oraingoan ere, antzerki funtzioko ardatzak.

  • Ekoizpena: Pausoka Entertainment
  • Adin gomendatua: 6-14 urte
  • Iraupena: 75 minutu
azkoitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPausoka Entertainment
  • Data 2019(e)ko Abenduak 13
  • Ordutegia18:00 eta 20:00
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana