Filmazpit: "Emakumea film laburrean" bilduma

Oiartzun 2019(e)ko Azaroak 25
  • Filmazpit: "Emakumea film laburrean" bilduma

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

  • IRAUPENA 76 min. (guztira)
  • Emakumeari eragiten dioten arazoak
oiartzun.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana