Castellanas + Garadice

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 14
  • Castellanas + Garadice
    Castellanas
  • Castellanas + Garadice
    Garadice

Aitzina Folk 2019.

Castellanas

Blanca Altable eta María San Miguel biolin-jotzaileen proiektu berria da.

Bi biolinek eta bi ahotsek osatzen dute folk musikako ensemble hau, hain erakargarria eta ezohikoa folk mesetarioko panorama musikalean. Elkarrekin, gaztelaniazko errepertorioko melodiak biltzen dituzte, ondoren deseraiki eta "acustic music" deritzotenaren eremura eramateko. Bestela esanda, folk garaikideagoa.

Garadice

GARADICE 13 melodiadun bilduma eklektikoa da. 2017an, grabazioa hasi zuten,  John McKenna-k Leitrim-en duen etxean, eta lana bukatzeko azken zertzeladak Kerry-n egin ziren, Donogh Hennessey-ren nahasketekin batera. Orobat, bildumaren masterizazio lanak Billy Farrell-en Deadeye Productions-ek egin zituen.

Bildumak aukera ematen digu Dave Sheridan, Padraig McGovern, John McCartin eta Eleanor Shanley kantaria entzuteko. Aldi berean,  Donal Lunny, Tom Morrow, Utsav Lal, John Joe Kelly musikari eta Shobsy eta Eleanor Quaine kantari gonbidatuek doinuen makina bat konponketa dakarzkigute; lan originalak eta azken 200 urteetan jo ez diren piezez gozatzatzeko parada izango dugu! Musika, talentu sortzailea eta jende maitagarria batzen direnean, emaitza bikaina izan behar du!

Aitzina Folk

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana