"¡Folk! Una mirada a la música tradicional" dokumentalaren emanaldia eta Jaime Lafuenteren eta Jesus Rondaren kontzertua

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 20
  • "¡Folk! Una mirada a la música tradicional" dokumentalaren emanaldia eta Jaime Lafuenteren eta Jesus Rondaren kontzertua
  • "¡Folk! Una mirada a la música tradicional" dokumentalaren emanaldia eta Jaime Lafuenteren eta Jesus Rondaren kontzertua

Aitzina Folk 2019.

¡Folk! Una mirada a la música tradicional

SINOPSIA:

Gizartearen globalizazioak nor garen eta nondik gatozen ahaztera eraman gaitu. folkloreaz arduratu direnei esker, zenbait usadio bizirik diraute; gure nortasunaren eta esentziaren nondik norakoa gogorarazten digute.

Tradiziozko musikaren ikerketak eta bilakaerak antzinako musika tradizionala gaurkotzeko bideak eraiki ditu.

Baina tradizioak bizirik irauteko, zein ote da biderik egokiena? "Herrixka globalizatuan" posizionatzeko baliagarria ote da tradizioak barneratzea?

ZUZENDARIA: PABLO GARCÍA SANZ.

De pícaros y picardías

Kontzertuan, tradiziozko abestiek pikarokeria eta amodioa izango dute ardatz; erraz entzuteko abesti umoretsuak izango dira, zakarkeria eta alderdi eskatologikoa alde batera uzten dutenak, nolanahi ere. Era berean, hitzek esanahi bikoitza izango dute, irudimenari hegoak emate aldera. Kontzertuak 2018ko udaberrian emandako ekitaldia du oinarri, eta orduko izenburua darama.

JAIME LAFUENTE

Bere bizitza profesionalean, makina bat egileren abestiak eta tradiziozko musika interpretatu du. 1981ean, umeak tradiziozko musikan murgiltzeko, La Carraca taldea sortu zuen, eta 1993an, berriz, Tradere folk musika taldea. 2009an, jazz eta abesti herrikoiak nahasten dituen Caracol Andador taldea sortu zuen, eta gaur-gaurkoz, taldekide izaten jarraitzen du. 2015etik hona, musikariak txikienak ditu ikusle protagonistak; izan ere, Jesús Ronda, Carlos Soto eta María Desbordes-ekin batera, “Natívitas”-en taldekide da (Eguberri eta Erregeetako musikan espezializatuak).

Arestian aipatutako musika taldeekin, Jaime Lafuentek zenbait eszenatokitara igo da: Espainiako probintzia ugari, Frantzia, Alemania, Suitza, Belgika, Argentina, Cuba eta Costa Rica, besteak beste.

JESÚS RONDA

Kordeldun eta perkusiozko musika tresnak menderatzen dituen musikari bikaina da. Gaztela eta Leongo folk interprete ospetsuenen laguntzaile dihardu, eta eszenatokietan esperientzia handia du. Bere gustu musikalak tradiziotik abangoardiara garamatza.

Aitzina Folk

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abenduak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana