The Sorry String Band

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 22
  • The Sorry String Band

Aitzina Folk 2019.

Jesus Iturralderen eta Mario Gomezen bandak Residence Bilbao pubean eman zituen lehen urratsak, 2014an. Jam eta Bluegrass saioetan elkartu, eta, azkenean, bikoteak gustuko zituen abestiak jotzen bukatu zuen.

Jesus Iturralde 'Txutxo'-k LA MILLA TRECE, PARRADUST eta ARGIÑETA TALDEA bandetan parte hartu zuen, bestea beste. Ibilbide berri horretan, eta Mariorekin batera, Cameron Wbster (THE JUNK BAND, ESME SQUALOR, COIGREACH AGO BAILE) batu zitzaien 2015ean. Hirukote berriak THREE MEN ON THEIR WAY izenpean hainbat kontzertu eman zituen 2016an.

Mariok makina bat bandatan jo du; FASTUOSOS DE LA RIBERA, LOS BLUES MORNING SINGERS eta BLUEJAM-en, esaterako. Bere ibilbide musikalean, Asier Yarza (THE FEETANGAS, ANTTON ARANBURU...) ezagutu zuen, PLAYA CANALLA JAM BAND, STICKY POINTERS eta BANDA BADAYAn elkarrekin jotzen baitzuten. 2016ko amaieran, kontrabaxua batu zitzaien, perkusioak indarra hartuz. Halaber, proiektuaren aldaketa ekarri zuen, THE SORRY STRING BAND eratu baitzen, eta, 2017an hamaika areto, taberna eta Euskadiko herritan jotzeari ekin zion laukoteak.

Taldekideak

  • Mario Gómez: dobroa, gitarra eta ahotsa.
  • Txutxo Iturralde: 6 eta 12 kordeleko gitarra, banjoa eta ahotsa.
  • Cameron Wbster: mandolina, gitarra eta ahotsa.
  • Asier Yarza: kontrabaxua eta ahotsa.
Aitzina Folk

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abenduak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana