Euskararen Eguna 2019 Donostian: hitzez hitz, ahoz aho

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko azaroaren 29(e)tik 2019(e)ko abenduaren 4(e)ra
  • Euskararen Eguna 2019 Donostian: hitzez hitz, ahoz aho

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Jon Insausti Euskarako zinegotziak adierazi duenez, “ekinbide horietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, bidelagunak batez ere, funtsezkoa baita euskara dakigunok proiektu horietan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea”.

Bestalde, urtero bezala, 200 bat ekintza antolatu dira hirian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran. San Telmon, doako egitarau erakargarria antolatu da (Euskara Ibiltaria erakusketa, kontzertua, Goazen telesaileko aktoreen solasaldia, zinema eskaintza, bertso saio berezi bat eta abar). Horrez gain, 17 auzotan (Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Ibaetan, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Morlansen eta Parte Zaharrean) ekintzak antolatu dituzte azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Era berean, abenduaren 3an, goizeko 11:00etan, Zuloaga plazan, datorren Euskaraldia hauspotzeko kale ekintza burutuko da. Izan ere, iazko edizioa zein datorren urtekoa izango dira mintzagai.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana