(H)EMEN GAUDE: Zinegile profesionalen III. topaketa

Lekeitio Azaroak 30
  • (H)EMEN GAUDE: Zinegile profesionalen III. topaketa

(H)EMEN plataformarekin elkarlanean antolatzen diren topaketa hauetan, ikus entzunezkoen hainbat eremutan (zinea, bideojokoak edo antzerkia adibidez) musika egiten duten emakumeen arteko mahaingurua antolatu da, “Ikus entzunezkoetako emakume musikagileak: olatu berria”.

Lara Izagirre zinegile Zornotzarrak gidatuko du mahaingurua eta saio ireki eta parte hartzailea proposatzen da, bai sektoreko kideei zein edozein hartzaile motari zuzenduta. Ikus entzunezkoetarako musika konposatzen duten emakume gazteak elkarrizketatuko dira, beraien lanak eta esku artean dauzkaten proiektuak aztertu eta saioan parte hartzen dutenen galderak erantzunez.

Moderatzailea:
· Lara Izagirre
Parte hartzaileak:
· Haizea Huegun
· Alicia Morote
· Paula Olaz

Zine Bilera

Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Azaroak 30
  • Ordutegia12:00
  • LekuaKultur Etxeko Azkue aretoan
    Lekeitio
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana