Donostiako Udalaren txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Konstituzio Enparantzako arkupeetan. Bertan, datozen ospakizunekin bat eginez gabon doinuz osaturiko kontzertua eskainiko du; Olentzero, Ai hau gauaren, Alaken, Hator, Hator, eta beste doiu asko abesteko plaza eskainiko du taldeak.