Maite Larburu

Laudio 2019(e)ko Abenduak 28
  • Maite Larburu

Arrastiak Faktorian zikloaren emanaldi berri bat programatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Oraingo honetan Maite Larburu izango da gurean, Hezurren azpian lanarekin, 20:00etatik aurrera Faktorian (errotari kalea 4-8, Laudio). 

Ohi bezala, afaltzeko tokiko elikagai eta edariak eskainiko dira (ardo, zuku eta garagardo artisauak). 

Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa izango da Faktoriako bazkide ez direnentzat, eta bazkideentzat aldiz, 3 eurokoa. Haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, eta nola ez, ongi etorriak dira. 

Maite Larburu 

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez.

Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa.

Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…, ditu musikaren osagai.

 

aiaraldea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana