"Open - Itinera 2019"

Barakaldo 2019(e)ko abenduaren 3(e)tik 2019(e)ko abenduaren 28(e)ra
  • "Open - Itinera 2019"

"Open Itinera-2019" FIG Bilbao (Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia) erakusketa ibiltarien programak nazioarteko 32 artista gazteren lana erakutsiko du: Argentina, Kolonbia, Espainia, Estonia, Euskadi, Frantzia, Holanda, Italia Peru eta Errusia, grafika garaikideko talentu berrien lana babestu eta ikusarazteko helburuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ekimen horri esker, Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak nazioartean sortzen ari diren sortzaileen lan grafikoa zabaldu ahal izango du udalerrian, garrantzi handiko praktika artistiko garaikide gisa.

Jarduera osagarri eta doako gisa, "Azetato gaineko punta lehorreko tailerra" egingo da Gurutzetako Zentro Zibikoan bertan abenduaren 12an, ostegunean, 17:00etatik 20:00etara. Irati Retolaza grabatzaile bizkaitarrak emango du. Grabatuan punta lehorraren teknika zuzeneko sormen-metodo gisa sartzean datza, eta bertan sorkuntza-fase desberdinak landuko dira: matrizea egitea, tintaztatzea eta estanpatzea. Tailerra irekita dago bai ingurunearekin harremanik ez duten eta punta lehorrean sartu nahi duten pertsonentzat, bai teknikan oinarrizko ezagutza duten eta horrek eskaintzen dituen sorkuntza-estrategietara hurbildu nahi dutenentzat.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana