"Oskara"

Getxo 2020(e)ko Urtarrilak 19
  • "Oskara"
  • "Oskara"

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du.

Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.

2017ko hiru MAX Sariren irabazlea:

  • Jantzi onenaren saria
  • Dantza talde onenaren saria
  • Dantza ikuskizun onenaren

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Marcos Morau
  • Koreografia laguntzailea: Lorena Nogal, Marina Rodriguez
  • Dramaturgia: Pablo Gisbert
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez
  • Zuzeneko kantaria: Erramun Martikorena
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Talde teknikoa: Angel Agüero, David Bernués 
  • Musika sorkuntza: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert 

 

getxo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana