Bisitaldiak Dantzaz Balengiaga Museoan

Getaria 2019(e)ko abenduaren 6(e)tik 2019(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Bisitaldiak Dantzaz Balengiaga Museoan

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat proposatu dute. Konpainiako dantzari gazteek bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.

Dantzariek gidatutako bisitaldi bat egingo da Museoaren hainbat espaziotan. Gidariek dantzaren lengoaia erabiliko dute Cristóbal Balenciagaren figura eta lanarekin lotutako edukiak interpretatzeko.

Bisita hau egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean.

Informazio gehiago jasotzeko: Tel. 943 00 88 40 @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana