Eguberrietako Kanpamenduak Balengiaga Museoan

Getaria 2019(e)ko abenduaren 26(e)tik 2019(e)ko abenduaren 27(e)ra
  • Eguberrietako Kanpamenduak Balengiaga Museoan

Cristóbal Balenciaga Museoak, Eguberrietako oporraldiekin bat eginez, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako kanpamentu jostagarri eta hezigarriak proposatzen ditu.

Cristóbal Balenciaga Museoak, Eguberrietako oporraldiekin bat eginez, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako kanpamentu jostagarri eta hezigarriak proposatzen ditu, modara eta jantzien mundura oro har gerturatzeko asmoz.

Adin-tarteetara egokitutako jardueren bitartez, umeak protagonista bihurtuko dira, harritzeko aukera eskainiko zaielako, baita jakin-mina piztekoa eta esperimentatzekoa ere. Bi saioetako bakoitza erronka bat izango da; museoan ikusgai dauden obrak ezagutuko dituzte, eta jarduerak egingo dituzte, parte-hartzaileen sormena bultzatzeko helburuarekin.

  • Datak: Abenduaren 26an eta 27an.
  • Egun guztietarako zerbitzua kontratatuko da; ezin da izena eman saio solteetarako.
  • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.
  • Nori zuzenduta: 6 eta 12 urte bitarteko umeei.
  • Hizkuntza: Ele bitan.
  • Matrikula: 55 euro, eta abenduaren 2a baino lehen egindako izen-emateak 45 euroko kostua izango dute. Familia bereko ume gehigarri bakoitzeko, %10eko deskontua aplikatuko da dagokion tarifan.
  • Irakaslea: BITARTEAN.

Bitartean kolektiboak hezkuntza artistikoaren eta bitartekaritza kulturalaren alorrean lan egiten du Nafarroan, eta diziplina anitzeko prestakuntza duten eta hezkuntzaren eta sormen artistikoaren alorrean esperientzia zabala duten profesionalek osatzen dute. Ikusizko arteekin zuzeneko lotura duten hezitzaile, artista eta profesional gisa, gizartea prozesu artistiko garaikideekin lotzeko proiektuak garatzeko konpromisoa dute, kulturako eta hezkuntzako sektoreen arteko elkarrizketari garrantzia emanez.

www.bitartean.org

Plaza mugatuak. Izen-emateak irekita.

T. 943 00 88 40

@didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

Izena emateko epea abenduaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iritsi ezean, jarduera bertan behera gelditu dela jakinaraziko diegu interesdun guztiei, eta ordaindutako zenbatekoa jasotzeko aukera izango dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana