Rei Kawakubo: "Comme des Garçons"

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko apirilaren 19(e)ra
  • Rei Kawakubo: "Comme des Garçons"

Obra Gonbidatua programa Banco Santander Fundazioaren laguntzari esker antolatzen da; oraingoan, Palais Galliera museoaren (Pariseko Modaren Museoa) funtsetako pieza oso berezi bat dakarkigu. 2016ko udazken-negu sasoiko soineko bat da, Rei Kawakubo diseinatzaileak sortu eta zuzendutako prêt-à-porter motako Comme des Garçons firmarena.

Comme des Garçons etxeko diseinu guztiak manifestuak dira. Kawakubok beti egin du jantziak deseraikitzearen aldeko apustua, 1981ean Parisen lehenengo desfilea egin zuenetik; azkenik, 2014an, diseinatzailearen siluetak, berez sofistikatuak, sekulako egiturak bilakatu ziren. Bilduma bakoitzaren gaiak askotariko interpretazioak izan ditzake, eta egileak ez ditu ia azaltzen. 2016ko udazken-neguko sasoikoak "XVIII. mendeko punkak" dakartza gogora, eta Lyonen du jatorria, zetazko manufakturengatik ospetsua den hiri horretan; hain zuzen ere, handik ateratzen du diseinatzaileak piramide-formako jantzi hau osatzen duten hiru lore-brokatuen aberastasuna. Baina, horretarako, luxuzko materialetatik egitura mailakatura bideratzen du arreta.

Egiturak XVIII. mendeko tontillodun soinekoak ekartzen ditu gogora, baina baita kakalardo baten hegoak edo auto baten aurreko sareta ere. Rei Kawakubok beti hiru dimentsiotan sortzen ditu bere lanak; hala, guztiz interpretatu ahal izateko, inguratu egin behar dira.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko apirilaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana