Sorollaren inguruko hitzaldi-zikloa

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 11(e)tik 2019(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Sorollaren inguruko hitzaldi-zikloa

"Inpresioak ehizatuz. Sorolla formatu txikian" erakusketaren testuinguruan.

--

  • Asteazkena, abenduak 11

Blanca Pons-Sorolla (Joaquín Sorollaren lanean espezialista den ikertzaile independentea): «Joaquín Sorollaren oharrak. Haren ikuspegiaren mamia»

Erakusketa gainbegiratuko da, agerian jartzeko koloretako ohar horiek zer lotura zuten Sorolla une bakoitzean margotzen ari zenarekin, nahiz eta gutxi batzuk soilik har daitezkeen obra garrantzitsuagoak prestatzeko lantzat. Ohartxo horietan ikusten da zein zen Sorollaren ikuspegia eta nola laburbiltzen zuen ikuspegi hori pintzelaren bitartez. Aldiunea jasotzeko lanak ziren, etengabeko ikerketa, Sorollaren artista-arimaren isla: «ikusi, sentitu, margotu...», Francisco Alcántarak esan ohi zuen moduan.

 

  • Asteazkena, abenduak 18

María Jesús Cava Mesa (Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua, historialaria eta idazlea): «Sorolla eta euskaldunak. Erretratua eta pertsonaia»

Sorollaren pintura memoriaren eremutzat hartuta, hitzaldi honetan, euskal jatorriko pertsonaien erretratu batzuk aztertuko dira, zientziaren, giza zientzien, politikaren, artearen eta negozioen munduekin lotutako gakoak eta arketipoak ikusteko. Erretratua eta pertsonaia uztartuko dira, artistaren interesei eta erretratatuen nortasunari buruz hausnartzeko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana