"Mari Errauskin"

Igorre 2020(e)ko Urtarrilak 4
  • "Mari Errauskin"

Glu Gluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi dugu. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko dugu oholtzara. Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean.  Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman nahi diogu. Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat. Antzerkia ipuinaren barruan edo ipuina antzerkiaren barruan baliatuko dugu umeen arteko elkartasunaz hitz egiteko. Eskoletan eta umeartean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu.

Ezinbestekoa da bestearen lekuan jartzea, sufritzen ari denaren lekuan jarri, hura erasoen zulo horretatik ateratzen laguntzeko. Horretarako, Mari Errauskinen ipuina moldatuko dugu, eta ipuineko protagonistak bizitako sufrikario eta zigorren lekuan jarriko dugu gaur eguneko ume harroa. Baina gero, ordea, ez da bera printzesa bakarra izango. Zapatak konpartitzerik badagoela eta printzeak ipuinetako kontua direla ikasiko du.

igorre.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana