"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (akustikoa)"

Legorreta 2019(e)ko Abenduak 27
  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (akustikoa)"

Tartean Teatroak, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du.

Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela.

Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute.

Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
  • Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos
Tartean Teatroa

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana