"Lurralde hotzak"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abenduak 4
  • "Lurralde hotzak"
  • "Lurralde hotzak"
  • "Lurralde hotzak"
  • "Lurralde hotzak"

Barren-barrenetik hasten den bidaia pertsonala da Lurralde hotzak. Begiratzeko modu bat da. Arnas egiteko bide bat. Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders edota Rut Hillarp zinemagileen begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinavian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira.

Ez-fikziozko roadmovie honetan, sortzaileen ikuskera, irudien barruan ezkutatzen dena, erlezaintzaren, arkitekturaren eta pertsonen paisaiarekin batera uztartzen da.

Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Aldi berean, arkeologia zinematografikoari zentzu berria ematen dio, gaurko irudiekin elkarrekintzan kokatzean.

 

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Abenduak 4
  • Ordutegia19:15
  • Lekua Egia Kultur Etxea
    Baztan, 21
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Egia Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana