"Yungai 1970: la catástrofe inevitable"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 29(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • "Yungai 1970: la catástrofe inevitable"
    Argazkia: montehermoso.net

Bai Garapenean Laguntzeko Zerbitzuan, bai Montehermoso kulturunean, uste izan dugu egungo kulturgintza, bere adierazpide ugariekin —sorkuntza plastikoa, ikus-entzunezkoak, antzezte-arteak...—, berebiziko tresna dela elkarrizketa eta gogoeta espazioak sustatzeko, eta agerian jartzeko zein egoeratan dauden giza eskubideak gaur egungo mundu honetan.

Testuinguru horretan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta abenduaren 10eko ospakizuna erreferentziatzat harturik, organizazio eta kolektibo sozial eta kulturalek egiten duten lana zabaldu eta herritarren sentsibilizazioa ahalbidetuko zuen sorkuntza artistikoko proiektu bat hautatzeko deialdia jarri zuten abian Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak   eta   Montehermoso   kulturuneak   2013an   —giza   eskubideak   babestu   eta aldezteko nazioarteko elkartasunaren alorreko gizarte-eragileak eta hiriko kultur eragileak elkarlanean jarriko zituen proiektu bat—.

Aurten, Garapen Bidean elkarteak aurkeztutako Yungai 1970: la catástrofe inevitable proposamenak lortu du punturik gehien.

Proiektuak pertsonen eta herrien eskubideei, memoriari eta hondamendi ekologikoei buruzko hausnarketa egiten du, 1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntu hartuta.

Raquel Calvo (Garapen Bidean) proiektua koordinatzailea izango da, eta  Juan Arrosagaray izango da proiektuaren zuzendari artistikoa, eta ikus-entzunezko lanak eta audioak bateratuko ditu. SERSO San Viatorreko Amaia Zorrillaren eta ketxueraz emititzen duen Yungayko San Viator irratiko kolaborazioa ere izango du.

2019ko azaroaren 29tik 2020ko urtarrilaren 12ra bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 29(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana