TENPERA + RO (Katapulta tour Gipuzkoa 2019 zirkuitua)

Urnieta 2019(e)ko Abenduak 14
  • TENPERA + RO (Katapulta tour Gipuzkoa 2019 zirkuitua)

RO
Ro Azkoitiko hiltegi zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean, lehen aldiz bildu zirenean Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta synthes). Bere soinua eta melodiak ia urtebetez landu ondoren, Sentimenduz betetako lau abesti kaleratzen ditu: "Ilhunbean esanak", "Ilhunbean eginak", "Erronkari" (intelude) eta "Aikor". Aikor "bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarrean inspiratuta dago.2018ko udazkenean hasi ziren Andoainen kontzertuak ematen. Ordutik arrastoa utzi dute Tolosan, Azkoitian, Durangon, Azpeitian, Zestoan, Eibarren, Urretxun, …
Roren musika Post Rock Instrumentaleko ozeano zabaleko sakonera ezberdinetara bidaiatzen du, arrastaka eraman eta bidaiarazteko gai delarik.

TENPERA:
[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

TENPERA Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute; Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedo. Estilo aldetik rock alternatiboa jotzen dute 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan jo dute, Dabadaban, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban, Intxaurrondoko kulturetxean… Aipatzekoa ere da Donostia inguruko festibaletan eduki duten parte hartzea, esate baterako aurtengo Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean.

2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten.

2019ko Urriak 1ean atera berri dute beraien bigarren EP-a, “Business”, lau abestirekin osatua, Corsarios Estudios-etan grabatua Lolo Ruiz-en eskutik, eta diseinua Mikel Malagon-ek egin du.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana