"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua: Malen Amenabar + Miren Amuriza + Nerea Ibarzabal + Jone Uria Albizuri

Sopela 2019(e)ko Abenduak 3
  • "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua: Malen Amenabar + Miren Amuriza + Nerea Ibarzabal + Jone Uria Albizuri

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat. Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da.

“Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. 

  • Bertsolariak: Malen Amenabar, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
  • Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.

--

Antolatzailea: Sopelako Udala. Kultura. Kultur bitartekaria: Lanku

 

 

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana