TYPE ANTZERKI KONPAINIA & TXINPARTA ANTZERKI TALDEA

Urnieta 2019(e)ko Abenduak 20
  • TYPE ANTZERKI KONPAINIA & TXINPARTA ANTZERKI TALDEA

 TYPE ANTZERKI KONPAINIA.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.

Duela 5 urte hasi zen gure ibilbidea Lugaritz Kultur Etxean. Bertan 2015ean Esteve Solerren “Contra el progreso. Contra el amor. Contra la democracia” eta 2016ean Alfonso Sastreren “Uranio 235” aurkeztu genituen, azken honekin Gazte Antzerki Topaketan “Eszenatze Onenaren Saria” irabaziz.
2018an jaio zen “entre comillas”, Iñakik idatzia, testu alai bat, naturaltasunez gureganatua. Gure historia, komilla gabe, lurrera ekarritako amets hau, hazten ikusi nahi dugu eta irrifarrak konkistatzen jarraitu.
Aktoreak: Esti Veintemillas, Lucía Laguarda Nieva eta Iñaki Cid

“EntreComillas” antzezlana: Saiatu urteko eleberririk arrakastatsuena idazten. Barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Irakurtzeari utzi ez diezaiokezun ez istorio ahaztezina. Ezi duzu denborarik galdu, zure editoreak biharko behar zuen.

Adela J. Marquez zara, idazleen artean famatuena, zuretzat oso lan erraza da; zure pertsonaiak zure aurka jartzen ez diren bitartean behintzat.

TXINPARTA ANTZERKI KONPAINIA
Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artistaTxinparta Antzerki Taldea 2012. urtean sortu zen, Iñigo Dierez eta Ander Azurmendi-ren eskutik. “Irakasleak” antzezlana estreinatu zuten. Urte askotako geldialdiaren ondoren, “Pisu Ezpartekatua” mikroantzerkia estreinatu zuten 2017-an, lehenik aktoresekin (Nerea Gorriti eta Ane de Miguel) eta ondoren aktoreekin (Asier Oruesagasti eta Iñigo Dierez).
2019-an berriro elkartu dira “Zurrunbiloan” obrarekin, Donostia Kultura-ren Poltsiko Antzerki Sorkuntza-ko bigarren saria eskuratuz. Kasu honetan, Azurmendi eta Gorriti aritu dira aktore lanetan, Dierezek idatzitako testuarekin eta Oruesagasti-ren zuzendaritzapean.

“Zurrunbiloan” antzezlana:

Sinopsia: Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…

 Aktoreak: Nerea Gorriti eta Ander Azurmendi


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko Abenduak 20
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
    Máximo Yurramendi, 2
    Urnieta
  • ZenbatekoaGRATIS
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana