Rafael Mikoleta euskarazko ipuin-lehiaketa 2020

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 3(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Rafael Mikoleta euskarazko ipuin-lehiaketa 2020

  • Ipuin lehiaketa hau Bilbon erroldatuta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleentzat da. 2020ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2020ko maiatzean jakinaraziko dira.
  • Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Gainera, beste bi sari emango zaizkie ‘Bilboko Balioen Agirian’ jasotako balioetako bat aipatzen dituzten ipuinei.
  • Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zazpi kidek osatuko dute. Hauek izango dira: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Lutxo Egia eta Juan Ramón Madariaga.
  • Rafael Mikoleta ipuin lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena dauka. 1988az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean.

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan parte hartzeko eskaera-epea ireki du. Aurtengoa hogeita hamabigarren edizioa izango da. Lehiaketa hau Bilbon erroldatuta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleentzat da. Onarpen handia dauka Bilboko ikastetxeetako ikasleen artean.

Umeentzako euskarazko ipuinen hogeita hamabigarren edizioan parte hartu nahi duten ikasleek 2020ko urtarrilaren 31ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Sariak norentzat diren 2020ko maiatzean jakinaraziko du epaimahaiak.

Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan. Sariketa 32 urtez egin da etengabe, 1988az geroztik. Lehiaketaren xedea da euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea ikastetxeetako ikasleen artean. Horrela, uriko gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen ditu.

Zentzu horretan, Bilboko Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren hiru helburu nagusietako bi hartzen ditu barruan lehiaketak: hizkuntza ikastea eta haren kalitatea euskarazko produkzioan.

Kategoria guztietarako sariak

Epaimahaia literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Hauek: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso.

Sariak lau kategoriatan (A, B, C eta D) emango dira:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.
  • D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak.

Epaimahaiak guztira 12 sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru:

  • 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
  • 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
  • 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

Sari horiez gain, iazko nobedade bat izan zen Bilbao Balioen Hiria sariaren kategoria sortu zela. Kategoria honetan, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bat aipatzen dituzten ipuinak saritzen dira. Horrenbestez, hogeita hamabigarren edizio honetan bi sari gehiago egongo dira C eta D kategorietan, 150 eurokoa bakoitza (DBHko 1. eta 2. mailak C kategorian, eta DBHko 3. eta 4. mailak D kategorian).

Bilboko Udalak sortu duen Bilboko Balioen Agirian, 17 balio hauek jasotzen dira: elkartasuna, esfortzua, sormena, giza eskubideen errespetua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, parte-hartzea, konfiantza, ingurumen-jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala eta dibertsitatea, bizikidetza, identitatea, esfortzua, erantzukidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

DBHko 1. eta 4. mailen arteko ikasleek, euren ipuinetan balio horietakoren bat sartzen baldin badute, bi sari berrietako bat eskuratu dezakete.

Lehiaketaren oinarriak

Ipuinek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak.
  • Originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.
  • Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin.
  • Gaia librea izango da.
  • 2 eta 4 orrialde bitarteko luzera.

Ipuinak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n itxiko da, 14.00etan, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).
Lanak aurkezteko moduari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena.

Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen-abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.
Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus udal domeinuan eta www.bilbaoeuskaraz.eus orrian egongo dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.

Euskarazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, eta harrera hobea du urterik urte. Horren erakusgarri da azken edizioan aurkeztutako lanen kopurua: 753 ipuin.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 3(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana