"La casa más pequeña"

Villava/Atarrabia 2020(e)ko Otsailak 23
  • "La casa más pequeña"

Bettinak atzean utzi du bere etxea bonben zaratatik eta gerrak eragindako beldurretik urruntzeko. Maleta eta sagarrondo txiki bat eraman ditu gainean, eta laster itzultzeko nahia ere bai. "Etxe berrira" iristean, neskatoa ederki ohartuko da deus ez dela uste bezalakoa.

Yarleku Teatro taldearen antzezlan honek haur errefuxiatuen zalantza eta deserrotzea ditu aztergai, sorlekutik alde egin behar izatearen ondorioz, eta zeinen garrantzitsuak diren pertsonen arteko harremanak horrelako egoeretan.

  • Testuaren egilea: Maialen Diaz
  • Musikaren egilea: Asier FERNANDEZ/Eneko Anaut
  • Zuzendaria: Rosa Diaz
  • Ikuskizunaren iraupena: 50
  • Antzezleak: Laura Villanueva, Eva Azpilikueta


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana