"Play"

Santurtzi Maiatzak 16
  • "Play"

Ez! Oihala ez da altxatzen saioa hasten denean!

Lehenago oholtza "eraiki" egin behar da. Eta kuxinez hornitu. Eta dantzaria kokatu. Eta dena argitu. Orduantxe biziberritzen da oholtza, ez lehenago."Itsumandakoa" jolasteko. Edo gomak gurutzatu eta bideo-joko zahar batean jarduteko. Sofan jauzika aritzeko edo lakuen bila ibiltzeko, zisneak topatu nahian. Katuei adi egoten diren txakur dantzarien atzean ibiltzeko edo burua airez betetzeko. Su artifizialak eragiteko edo denok batera dantzatzeko.

Play atsedenik ez duen festa etengabea da, alaitasuna kutsatu, irribarrea piztu eta dibertsioa barra-barra banatzen duena.

Eta oihala, ez da oraindik jaisten. Festa ez delako oraindik amaitu.

 

Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana