"Safari"

Santurtzi Urtarrilak 19
  • "Safari"

 Txikienei zuzendutako ikuskizun honek leunki jorratzen du bullying-aren auzia, sabanako animaliak erabiliz horretarako.

Piñotek eta Kalabazinek sabanara jo dute, lehoia modu misteriotsuan desagertu dela jakin ondoren. Ikertzeko lanean, galdeketa egin diete jirafari, tximuari, elefanteari, krokodiloari...; eta, abentura betean daudela, lehoiarekin egiten dute topo, burumakur eta triste, orro egiten ere ez dakiela. Auzia argitzeko eta lehoiari laguntza emateko borondate sendoz, La Baldufako detektibe ausartek ahalegina egingo dute nahigabe horren arrazoiak zein ote diren jakiteko.

Zergatik tematzen da krokodiloa lehoiari enbarazu egiten? Zergatik setatzen dira gainerako animaliak ere bera gogaitzen? Zer beharko da sabanako erregeak adorea har dezan?

Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana