"José Arrue eta itsasoa"

Bermeo 2019(e)ko abenduaren 5(e)tik 2020(e)ko apirilaren 19(e)ra
  • "José Arrue eta itsasoa"

"Jose Arrue barrutik" erakusketaren testuinguruan antolatutako jarduera.

José Arrue eta itsasoa lanak euskal kostaldeko ikuspegi harrigarrienetako batzuk biltzen ditu, hain zuzen ere, José Arruek Euskal Artisten Elkarteko Antonio Guezala lagun eta kidearekin batera gozatu zituen paisaiak. Elkarrekin Gaztelugatxeko Donienen ibili ziren udako oporretan. Bakio, Bermeo edo Sopela eta kostaldeko beste hainbat kokagune ere, bertako biztanleekin batera, bihurtu ziren bere pinturarako inspirazio iturri. José Arrueren paisaiak bakartiak dira, espiritualtasunez kargatuak, bai eta alaiak ere, irudiz beteak, bizitasunaren eta errealismoaren erakusgarri. Aldi berean, eta benetakoarekiko eta zehatzarekiko interés handiz, arrantzaleen eta itsasoko emakumeen erretratu deskribatzaileak margotu zituen, haien zehaztasun eta gertutasunagatik harrigarriak direnak.

 

BizkaiKOA

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana