Urretxu Zumarraga: arte eszenikoak 2020
1901, A Coruña. Bi emakume elkarrekin ezkondu dira San Xurxoko elizan, horietako bat gizon jantzita. Poliziaren jazarpena, diligentzian egindako ihesak, nortasun-aldaketak eta informazio manipulatuak biltzen dituen istorioa da hau, eta, bertan, A Panadaría antzerki-konpainiako komikoek benetako gertakizun baten berreraikuntza lotsagabea aurkeztuko digute. Egiazkoak asmakizuna dirudien komedia musikala. Elisa y Marcela kontradenborazko maitasun-istorioa da.
A Panadaría antzerki-konpainia, Areta Boladok, Ailén Kendelman-ek eta Noelia Castrok sortua. Galiziako antzerkiaren labealdi berrian, konpainia erreferenteetako bat da.