Noche Sabinera

Ermua 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • Noche Sabinera

  • Musikariak: Pancho Varona, Antonio García de Diego, Jaime Asúa, Mara Barros eta Paco Beneyto.

Pancho Varona, Antonio García de Diego eta Jaime Asua ehun kanta baino gehiagoren egileak dira, Joaquin Sabinarekin batera. Bere ohiko musikariek eta disko batzuen ekoizleek bira egiten dute «Noche Sabinera» izeneko ikuskizunarekin. Show handi hori 2006. urtean sortu zen, eta Espainia osoan eta Latinoamerikan zehar bidaiatu du urteotan. Taldeko azken kideak honako hauek dira: Mara Barros, Sabinaren egungo kantari solista, Espainiako ahotsik onenetakoa, eta Paco Beneyto, Viceversa talde mitikoko bateria-jotzailea, Sabinarekin zuzeneko disko bat grabatu zuena.

Kontzertuak bi zati ditu, eta bi ordu irauten du gutxi gorabehera. Lehen zatian, taldeak «Úbedako argalaren» kantarik ezagunenen errepasoa egiten du; bigarrenean, berriz, entzuleak agertokira igo daitezke, taldearekin batera nahi duten abestia kantatu eta «egun batez Sabina» izateko.

Ermuko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana