La Bien Querida

Ermua 2020(e)ko Otsailak 28
  • La Bien Querida

Maketa atera zuenean, milaka musikazale maitemindu zituen Ana Fernández Villaverdek. Abestiek abiapuntu xumea zuten, baina li - luragarriak ziren beren edertasunean. Amodioari eta desamodioari buruzko poesia zoragarriak ziren. Anaren diskoek publikoaren harrera bikaina lortu dute, etxeko grabazioek islatzen zutena baino askoz urrunago heldu nahi due - la erakutsiz: runbarekin, arabiar eraginarekin eta musika elektro - nikoarekin egiten dituen jolasek, den-denak dosi txikietan nahasita, argi uzten dute Anaren diskurtso musikalak indar handiagoa hartu duela, letra ederrez eta melodia zuzenez lagunduta. Arrakasta horri esker, komunikabiderik garrantzitsuenetako batzuen azaletan agertu da (esaterako, EP3-El País, MondoSonoro eta Rockdelux aldizkarietan), jaialdi nagusietako batzuetan parte hartu du (Primavera Sound eta FIB jaialdietan, besteak beste) eta lehen postuan kokatu da urteko onenen zerrenda askotan, hala nola Rockdelux ospetsuan. Eta Anak oraindik asko duela eskaintzeko iruditzen zaigu.

ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana