Dani Fernández

Ermua 2020(e)ko Martxoak 13
  • Dani Fernández

Bi urte behar izan ditu Dani Fernandez kantari eta konpositoreak bakarkako lehen diskoa plazaratzeko. Lehenbizi, bi bira arrakastatsu egin ditu Espainian zehar, bere kontzertuetako sarrera guztiak hilabete batzuk lehenago salduta. Orain, «Incendios» diskoa errealitate bat da. Diskoa prestatzen emandako bi urteetan, barrena husteko eta terapia egiteko aukera izan du bere kanten bidez. Artistak dioenez, «ahalegin handiz ikasi dut gauzek batzuetan euren denbora behar dutela eta makina ez dela bortxatu behar» Hala, hasierako amorrua eta amore emateko gogoa orbaintzen ikasi du, eta orbainen gainean gai autobiografiko mordo bat sortu. Halaber, Andrés Suarez, Marwan, Luis Ramiro eta Diego Cantero «Funanbulistaren» konposizio batzuk ere sartu ditu diskoan, bere erreferente nagusiak direlako. Horrela, desamodioz eta erresaka sentimentalez betetako tracklista osatu du.

ermua.es/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana