Ilustratzailearen Txokoa: Asier Iturralderen erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko abenduaren 11(e)tik 2020(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Asier Iturralderen erakusketa

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Asier Iturralderen txanda da.

Donostiako Asier Iturralde (Studio Gaston) irudigile eta diseinatzaile grafikoaren lanak gozatzeko aukera izango dugu. Arte Ederretan lizentziaduna da eta lehen urratsak diseinu estudio eta hainbat agentziarentzat lanean eman zituen (Gamma, Trace, Ver no, Alude, besteak beste). 2004 urtean beste diseinugile batekin batera "La Machine Factoría Gráfica" sortu zuen, erakunde eta enpresentzako grafiko eta ilustrazio lanak eginez.

2017an ilustrazioaren munduan gehiago sakontzeko gogoz, bide berri bati ekin zion Studio Gaston enpresa sortuz. Bertan erakundeentzako lan egiten dute batik bat, kultura eta gazteria arloekin zerikusia duten proiektuetan bereziki.

Erakusketaren ordutegia

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Gabonetako ordutegia (Abendua 21 Urtarrila 6)

Astelehenak eta jaiegunak (abendua 25, urtarrila 1, 6 ): itxita

Asteartetik igandeetara : 10:00-14:00

Larunbatak : 10:00-14:00, 16:30-20:00 (abenduaren 21ean goizez bakarrik; 10:00-14:00)


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 11(e)tik 2020(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana