Gatibu 20 Urte Fest

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 28
  • Gatibu 20 Urte Fest

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte beteko ditu datorren urtean. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen.

2020 urtea mugarri izatea gura luke Gatibuk. 2020. urtea atzera begiratu, egindakoa hausnartu eta etorkizunean talde gisa aurrera egiteko mugarria izatea gura luke Gatibuk, urteotan guztiotan alboan izan dituen zaleekin batera.

2020ko martxoaren 28an, Bilboko Miribillan, kontzertu berezia eskeiniko die Gatibuk bere zaleei. Ospakizun eta aldarri, gogoeta eta mugarri, etorkizun hobe baten egarri.

 

Gatibu

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Bilbao Arena
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Bilbao Arena

Non

Euskadi, auzolana