Dantza master class-a: Jon Maya (Kukai Dantza)

Getxo 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • Dantza master class-a: Jon Maya (Kukai Dantza)

  • Sarrera: 10 € (dagoeneko salgai)
  • 25 plaza
  • Master class eta "Oskara" ikuskizunerako abonamendua: 18 €  (Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan salgai soilik)

Jon Maya Seinek, Kukai Dantzako zuzendariak, konpainiak jorratzen duen lengoaia artistikotik abiatutako tailerra gidatuko du. Euskal Dantza tradizionala abiapuntu izanik euren ikuskizunetan egindako elkarlan eta esperimentazio saioak konpartituko ditu bertaratuko diren ikasleekin.

Sei urte zituela abiatu zen Jon Maya tradiziozko dantzaren mundua erreferentzia den Ereintza Dantza Taldearen baita. Aurreskulari gisa izen handiko sariak irabazi eta hainbat urtetan dantza mota horretako Euskadiko txapeldun izan da. 90eko hamarkadaren amaieran Laxok taldea osatu zuen beste profesional batzuekin eta 2001. Urtean Kukai Dantza sortu zuen. Konpainia horrekin bere lana garatu du tradiziozko dantza oinarri hartuta eta beste estilo eta arte hori ulertzeko ikuspegiekin bat eginda. Kukai taldeak estilo bereziko ikuskizun garaikideak sortzen ditu eta horri esker mundu osoko agertokitan jardun dira eta baita sari ugari irabazi ere.

getxo.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana