Les Luthiers: "Viejos hazmerreíres"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 8(e)ra
  • Les Luthiers: "Viejos hazmerreíres"

Les Luthiers talde argentinarrak bere ikuskizun berria estreinatuko du Donostian, Viejos hazmerreíres. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du taldeak, eta Asturiasko Printzesa Saria lortu zuen 2017an.

Ia bi orduko antologia honetan, zuzenean gozatu ahal izango duzu Les Luthiers-en antzezlan ezagunenetako batzuez. Kritikari batzuen arabera, antologia hori taldearen historiako bilduma onena da.

Hainbat pieza eskainiko dituzte zuzenean, hala nola «Las majas del bergantín» zarzuela, «Quién mató a Tom Mc Coffee» eta «La cumbia epistemológica», eta, tartekatuta, Sali Baba guruaren irakaskuntzak, martetarrak ikusi zituen gizonaren eldarnioak eta London Inspection ezinezko taldearen abestiak, besteak beste. Kontu handiz hautatu dira obrak, eta apur bat egokitu, irrati-emanaldi zentzugabe baten parte izateko; alegia, «Radio Tertulia» ezagun eta barregarria.

Kursaal

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLes Luthiers
  • Data 2020(e)ko martxoaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 8(e)ra
  • OrdutegiaMartxoak 7, 19:0 eta 22:00 / martxoak 8, 19:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa45 / 65 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana