Izaro

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Martxoak 21
  • Izaro

Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), kantautore bizkaitarrak 2020ko urtarrilaren 31ean estreinatuko du bere lan berria, “Limones en invierno” izenekoa.

Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan. Artista gazte batek sekula ez du lortu halakorik, kontzeptuari eta estiloari dagokionez hain proposamen zabala den batekin, horrenbesteko emozio eta gustuarekin; bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan hiru belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak biltzea lortuz….

Orain, “Limones en invierno” lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere. Eta ez dizuegu ezer gehiago kontatuko…

Kursaal

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Martxoak 21
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana