"Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • "Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak"

Ikastaro honen egitura International Records Management Trust (IRMT) izenekoaren prestakuntza-moduluetan oinarritzen da. Ikastaroaren helburua ikasleei artxibo-dokumentu elektronikoak erabiltzen jakiteko “biziraupen-pakete” bat eskaintzea da, metodologia teorikoa, aktiboa eta parte-hartzailea baliatuz.

Joaquim Llansó Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendariak emandako ikastaroa.

HELBURUAK

  • Artxibo-dokumentu elektronikoen izaera, ingurunea eta epe luzera haiek kudeatu eta mantentzearekin lotutako premiak ulertzea.
  • Ikasleei artxibo-dokumentu elektronikoak ingurune digitaletan kudeatu eta mantentzeko funtsezko kontzeptuak ematea.
  • Ikasleei, ikastaroko gaitegiarekin lotuta, autonomia gehiagorekin jardun ahal izateko nahikoa informazio-baliabide ematea.
  • Ikasleei ikastaroan jorratutako gaietan sakontzen jarraitzeko bideak irekitzea.

EGITARAUA

1. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako testuingurua.

1.1. Artxibo-dokumentu elektronikoen abagunean eta erronkak.
1.2. Zer dira artxibo-dokumentu elektronikoak.
1.3. Artxibo-dokumentu elektronikoak kudeatzeko teknologia-esparrua.
1.4. Antolamendu- eta lege-esparruak.
1.5. Arau eta gomendioen funtzioa.
1.6. Metadatuen garrantzia.

2 Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako programa baten plangintza eta kudeaketa.

2.1. Artxibo-dokumenturako politiken garapena.
2.2. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketa hobetzeko eta artxibo-dokumentuei buruzko ikerketak egiteko kasuen garapena.
2.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen ikerketarako beste zenbait metodologia.
2.4. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako proiektu baten plangintza.
2.5. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako software-sistemen hautaketa eta txertaketa.
2.6. Antolamendu-kultura eta inpaktua artxibo-dokumentuen kudeaketan.
2.7. Antolamendu-aldaketaren kudeaketa.

3 Artxibo-dokumentu elektronikoen sorrera, erabilera eta erabilgarritasunaren kudeaketa.

3.1. Sailkapen-koadroen garapena.
3.2. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketari dagokion praktika.
3.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen balioespena eta kokapena.
3.4. Ingurune elektroniko batera sartzeko politiken garapena.

4 Artxibo-dokumentu elektronikoen mantenua.

4.1. Mantenu digitalaren kontzeptu gakoak.
4.2. Mantenu digitalarekin lotutako oinarrizko praktikak.
4.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen mantenua gordailu digital seguru batean.
4.4. Egungo ikerketa eta etorkizuneko ildoak.

HARTZAILEAK

  • Artxibo-dokumentuen artxibatze eta kudeaketarako teknikari eta arduradunak, eta dokumentuen bestelako kudeatzaileak.
  • Sistemen ingeniari eta arduradunak, eta tresna digitaletako sistemen arduradunak.
  • Eremu horietako ikasleak.

METODOLOGIA

Ebaluazioa jarraia izango da, beraz, modulu bakoitzean aurkezten diren ariketa praktikoak ebatzi beharko dira eta foroetan parte hartu beharko da. Ikastaroa gainditzeko ebatzita izan behar den ariketa praktikoen batezbestekoa, %80a da.

asmoz.org

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • OrdutegiaOnline
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • Zenbatekoa390 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana