Bertso Eguna 2020

Aramaio 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • Bertso Eguna 2020

--

Aramaiora joango gara urtarrilaren 18an: han egingo dute 51. Bertso Eguna. Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu dute elkarlanean, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan dute: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartuko dituzten elkarteez gainera.

EGITARAUA

(*Azken bi elkarte horietara joateko autobus zerbitzua egokitu du elkarteak herrigunetik: 14:30ean, Uribarrirako; eta 14:45ean, Zabolarako)

Bazkarirako txartelak: www.bertsosarrerak.eus atarian (20 euro). Abenduaren 17tik urtarrilaren 12ra arte.

  • 19:00etan, plazatik hasita, Urola erdiko trikitilariak

 

LOTARAKO TOKIA

Eskaera egonez gero, lotarako tokia egokituko dugu gautxorientzat. Bete hemengo formularioa horretarako.

* Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa aurkezteko baliatuko du hitzordua, baita urteko batzarra egiteko ere. Aurkezpena 9:00etan izango da eta 10:00etan batzarra. Biak Aramaioko udaletxean egingo dira.


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • Ordutegia12:30etik aurrera
  • LekuaAramaio

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana