Sergio Dalma

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urriak 9
  • Sergio Dalma

Sergio Dalmak «30… y tanto» diskoarekin ospatuko du hiru hamarkadako ibilbidea. Diskoa ez ezik, bira ere bada, eta artistaren ibilbidea ospatuko du, haren arrakastak beste ikuspegi batetik landuz, eta, aldi berean, lan berriak ere aurkeztuz. Iragana, oraina eta etorkizuna uztartuko ditu Espainiako musikako ahots pertsonal eta bereizgarrienetako baten proiektuak.

Azkenaldian musikaren arloan izan diren ahots pertsonal eta bereizgarrienetako bat du. 2019an, hiru hamarkada bete dira Dalmak ibilbideari ekin zionetik. Arrakasta ikonikoz eta disko ahaztezinez beteriko 30 urte. Orain, klasiko ezagunenetako batzuk hautatu ditu Dalmak berak, eta haien bertsio berriak sortu, ikuspegi berritzaile bat emanez hainbat arrakastari; besteak beste, «Bailar pegados» eta «Solo para ti» abestiei. Soinua zoragarria da, eta oinarri instrumentala ez da betikoa, baina ez da alde batera uzten Dalmaren estiloa; abesti italiar handiak dira erreferentzia nagusia. Orain, beste aurrerapauso bat emango du, eta ibilbidearen beste etapa batean sartuko da.

Dena prest dago agertokietan Espainiako musikako ahots bereizgarrienetako baten 30. urteurrena ospatzeko.

#Dalma30ytanto #Los30deDalma

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana