"Safari"

Berango 2020(e)ko Otsailak 23
  • "Safari"

Bullyingaren gaia lantzen du "La Baldufa" antzerki taldearen lan honek. 

Piñotek eta Kalabazinek sabanara jo dute, lehoia modu misteriotsuan desagertu dela jakin ondoren. Ikertzeko lanean, galdeketa egin diete jirafari, tximuari, elefanteari, krokodiloari...; eta, abentura betean daudela, lehoiarekin egiten dute topo, burumakur eta triste, orro egiten ere ez dakiela. Auzia argitzeko eta lehoiari laguntza emateko borondate sendoz, La Baldufako detektibe ausartek ahalegina egingo dute nahigabe horren arrazoiak zein ote diren jakiteko.

Zergatik tematzen da krokodiloa lehoiari enbarazu egiten? Zergatik setatzen dira gainerako animaliak ere bera gogaitzen? Zer beharko da sabanako erregeak adorea har dezan?


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana