"Denbora Taupadak"

Azpeitia 2020(e)ko Martxoak 14
  • "Denbora Taupadak"

Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin. Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira.

Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko. Permin, Kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen... Itzaletan ordea, Denboraren lapurrak daude guztia ikusten. Gertatzen ari dena, ezin dute onartu, eta gure hiru lagunak arrapatzera abiatzen dira. 

Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea?

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, HUMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko ARTELAN bat gozatuko dugularik.

kulturaz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana