Benito Lertxundi

Tolosa 2020(e)ko Urtarrilak 17
  • Benito Lertxundi

Autodidakta eta inkonformista, Benito Lertxundik bere bidetik jarraitzen du. 50 urte baino gehiago daramatza agertokietan, eta ez dio men egin ez inongo modari, ez inongo ortodoxiari. 

Lan berri bat aurkeztuko du, Ospakizun gauean, hamar abestiz osatua.

Zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du.

Ospakizun gauean Benito Lertxundirekin, non bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko dituen.

 

tolosa.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 17
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana