"100 urte, 100 jostailu"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko abenduaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • "100 urte, 100 jostailu"

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute.

Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du.

Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera.

Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • Ordutegia18:00etatik 20:30era (astelehenetik larunbatera). 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan). Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an aretoa itxita egongo da.
  • Lekua Vital Fundazioaren Aretoa
    Postas kalea, 13 eta 15
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Vital Fundazioaren Aretoa

Non

Euskadi, auzolana