(Bertan behera) Bay of Biscay Festival 2020

Bermeo 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • (Bertan behera) Bay of Biscay Festival 2020

Bay of Biscay Festival 2020, Bermeon uztailaren 24tik 26ra bere 6. edizioa ospatuko duen jaialdia da.

The Hellacopters da lehenengo kartel burua, beraien estatuko zuzeneko bakarrarekin. Apostu indartsu honekin, onenetarikoa dirudien edizioari hasiera eman dio jaialdiak, aurrekaririk gabeko eskaintza musikal eta gastronomiko batekin. Orain dela 3 urte berbildu ostean The Hellacopters bueltan dira beraien soinu indartsu eta potentearekin. Inoiz baino elektrikoago, rockeroenak deleitatuko dituzte.

Royal Republic, bere aldetik, rock alternatiboaren erritmoa datorkigu eta Witchcraft, bere doom metal potentea.

Hauez gain, hurrengo taldeak ere jaialdian izango dira: The Baboon Show, Eli “Paperboy” Reed, Grises, Cobra eta Meridian. Musika onena eta zuzeneko onenak disfrutatzen dutenentzako pentsatutako festibala.

Abonoak 50 eurotan

Murriztutako preziodun abono kopurua mugatua da.

Bay of Biscay Festivala adin guztietako publikoarentzat pentsatuta dago, non musika eta gastronomia eskaintza txikienentzako tailerrekin eta familia osoarentzako ekintzekin osatzen den.

Erabiltzailearen esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin, sarrera-kudeaketa iraunkorragoko sistema izango du jaialdiak, cashless sistema. Bertaratuek eskumuturreko berean sarrera guztiak izan ahal izateko (musika-esparrurako, gastronomikorako, glamping-erako, autobuserako...).

Gainera, web orrialdearen bitartez edota mugikorraren bitartez eskumuturrekoen diru-karga erraztuko da, barretan ilarak saihestuz eta erosotasuna handituz. Itxaronaldirik gabeko eremua izango da, ez masifikatutako jaialdia bezala mantenduz.

Guzti hau errespetu, solidaritate eta kontzientziazio marko barruan. Horregaitik 2016tik Euskadiko lehenengo jaialdirik sostengarriena bezala akreditatua izan da, urtero urtero jasangarritasun zigilua lortuz.

 

Bay of Biscay Festival

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • LekuaAritzatxu hondartza goikaldean
    Bermeo

Non

Euskadi, auzolana