"Coll, hitzik gabe"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko abenduaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • "Coll, hitzik gabe"

Erakusketa honek Josep Coll-en lana jasotzen du. Josep Coll i Coll da, askoren iritziz, TBO aldizkariko marrazkilaririk onena eta Espainiako komikigintzako egile handietako bat. Juan Antonio Ramírez komikien historialariaren ustez, Collek ez du parekorik komikigintzan mundu osoan.

Josep Coll 1947an hasi zen komikigintzan, Chispa, KKO, Timoteo eta La Risa aldizkarientzat eginiko kolaborazioekin, besteak beste. 1949an agertu zen TBOrako bere lehen komikia. Aldizkari horretan argitaratuko zuen bere obraren zatirik handiena, eta argitalpen horretako zutarri garrantzitsuenetako bat bilakatu zen. 1964an, arrazoi ekonomikoak zirela medio (TBOk ez zion ondo ordaintzen), marrazkigintza utzi behar izan zuen. Edonola ere, TBOk haren komikiak argitaratzen jarraitu zuen argitalpena desagertu arte, komikigilearen heriotza eta hamalau urte ondoren.

Komisarioa: Luis Garbayo.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00.

Igande eta jaiegunetan (abenduak 25, urtarrilak 1, 6 eta 20) kultur etxea itxita egongo da.

Areto berria.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana