"Albo batera utziz", Irati Urrestarazuren erakusketa

Bilbao 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • "Albo batera utziz", Irati Urrestarazuren erakusketa

BilbaoArte Fundazioak Irati Urestarrazu artista altsasuarraren Albo batera utziz erakusketaren ateak irekiko ditu. Horia nagusi den eskulturaren eta instalazioaren erakusketak zentroaren aurtengo banakako erakusketen egutegia ixten du.

Zentroan 2019an bekaduna izan zen Irati, beste zazpi artistarekin batera aukeratu zuten Urazurrutia Aretoan bakarka erakusteko. Albo batera utziz astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, arratsaldetan, azaroaren 20ra arte.

Albo batera utziz erakusketak azken hilabeteetan erakusketa honetarako landu den moduari egiten dio erreferentzia. Artistak azaldu duenez, "Erretxina tolestean tentsio horiek bilatzen nituen, non, dirudienez, hautsi egingo den, baina erabat behartu gabe"; puntu horretan, alde batera uzten zituen, beren forma modu naturalean har zezaten. Urrestarazuk bere buruari eusteko gai diren eskulturak egiteko euskarriak eta egiturak baztertu ditu horrela: "Nik nahi nuenaren eta piezek nahi zutenaren arteko artikulazioa".

Erakusketa honetan, Iratik testurak eta gardenkiak azpimarratzen ditu – Obra olana hori handi batek bitan banatzen du gela –, baita piezen artean iradokitzen diren harreman sentigarri eta materikoak ere. Olanak, aretoa moztu eta alde bakoitzeko piezen ikuspegia baldintzatzen duen ardatz gisa, erretxina gardenezko piezak eusten ditu. Pieza eskultorikoen multzoak, nagusiki poliesterrezko erretxinekin eta akrilikoekin landuak, hormetan edo zoru mailan bermatuta daude.

Kolore nagusi bakarra erabiltzea da Irati Urrestarazuren lanaren ohiko ezaugarrietako bat, sortzeko gai den tentsio eta konexioengatik. Tonu argiak eta hori distiratsu bat dira protagonista pieza gisa eratzen den erakusketa sotil honetan.

Albo batera utziz  erakusketa eta harekin batera doan katalogoa gauzatzean, Iratik Javier Arbizu (muntaketan eta katalogoan) eta Oihane Iraguen (testuan) estudio-kideen papera nabarmentzen du. Sotiltasuna da artistak gehien nabarmentzen duen ezaugarria instalazioa bisitatzerakoan eta katalogoa irakurtzeko orduan; izan ere, funtsezko tresna da obraz gozatzeko, honetan erakusketa nola ikusten duen irakurlearekin partekatzen saiatzen bait da Urrestarazu.

ARTISTARI BURUZ

Irati Urrestarazu (Altsasua, 1989) Okela Sormen Lantegiaren sortzailea da, eta erakusketen komisarioa izan da 2014tik gaur arte. 2013tik hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du eta banakako bat egin du Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan (2019). Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekoizpen Beka (2017-2018), Eusko Jaurlaritzaren Sormen modalitateko diru-laguntza (2019) eta Nafarroako Gobernuaren ekoizpenerako diru-laguntza (2020) jaso ditu. BilbaoArte egoitza egin du (2019). Nafarroako “Encuentros” Artista Gazteen lehen saria jaso zuen.


 

BilbaoArte

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana