"Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 12
  • "Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa... bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez.

Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTartean Teatroa
  • Data 2020(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Bizkaia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana